Gipuzkoa, Iparralde eta Nafarroako 13.500 neska-mutikok baino gehiagok gozatu dute Ficobako Eguberrietako Haur Parkeaz
13.812 bisiterik disfrutatu dute FICOBAko Haur Parkea
2.589 ikaslek bisitatu dute parkea
Balorazio positiboa egin dute bisitarien %80
13.812 izan dira aurten Ficobako Eguberrietako Haur Parkearen bisitariak. Batezbeste 1.150 lagun, egun bat gutxiago izan duen edizioan.
Bisitari gehienak Gipuzkoakoak izan dira, baina Iparraldeko familien presentzia ere (%10) finkatu egin da; Nafarroatik etorritako jendea, berriz, %3ra iritsi da.
Eskualdeen arabera, Bidasoaldekoak izan dira bisitari gehienak (%48), eta jarraian Donostialdekoak (%24) eta Oarsoaldekoak (%18).
%80k balorazio positiboa edo oso positiboa eman diote; iazko edizioan, berriz, %74k egin zuen balorazio hori. Azkenik, azpimarratzekoa da ikastetxeen erantzuna; 2.589 ikaslek gozatu ahal izan dute Ficobako Eguberrietako Haur Parkeaz. Atal honetan azpimarragarria da ikasle nafarren presentzia. Ikastetxeetako ikasleek zein horien laguntzaileek 8,5eko batezbestekoa eman diote Eguberrietako Haur Parkeari; gainera –eta hau izan da ondoen baloratutako ekimena– Parkera Topoan doan joateko aukera izan dute, Euskotrenen babesari esker.